Zornotza Mendi Taldea ere KORRIKArekin!!!!

Mendi taldeak aurten KORRIKArekin bat egin eta laguntza bezala kilometro bat erosi du. Gure kilometroa Zornotzako Berna auzoan egongo da eta denok zaudete gurekin etortzera gonbidatuta!!!!

Herria zeharkatzea polita da, baina gogoratu behar dugu, KORRIKAk kilometro asko dituela eta denak bete behar ditugula jendez gainezka!!!!

korrika.jpg

Esan bezala, hitzordua Berna auzoan larunbateko (apirilak 13) 20,00etan.

NOLA JOAN BERNARA;

Bizkaibusen lineazko autobusa daukagu herritik Berna auzora joateko aukera bikaina. Hau Gudari eta San Miguel kaleetatik pasatzen da (A3911 eta A3912 lineak) eta hurrengo orduetan (GUTXI GORA-BEHERA) pasatuko dira:

18,45etan, 19,15etan eta 19,45etan (azken hau justu ibiliko da garaiz heltzeko…).

Animatu eta etorri!!!!!

Comparte!

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *