ARROILA JAITSIERA IRAILAREN 14/15ean

arroilak

Maiatzean atzeratu genuen arroila jaitsiera irailaren 14-15eko asteburuan egingo dugula jakinarazi nahi dizuegu. Hasierako ideia Pirinioetako Sobrarbe zonaldera joatea da, hala ere, zonaldea baldintzen arabera alda daiteke.

Irteera honetara etorri ahal izateko rapelatzen jakitea edo arroila jaitsieretan esperientzia izatea nahitaezkoa izango da.

Informazio gehiago lokalean betiko ordutegian.