GAZTEEKIN ASTEBURU PASA

Dibujo1

Kaixo lagunok!!

Zornotzako Mendi Taldetik gatoz eta gazteei bultzada bat emateko asmoz, asteburuko plan bat egitea pentsatu dugu. Plana, asteburu bat (Urriak 19-20) Gorlizko aterpetxean pasatzea izango litzateke. Bertan, lurreko aktibitateak eta uretako aktibitateak antolatzen duen, Troka Abentura enpresarekin, aktibitateak egitea proposatzen da.

Zornotzatik begiraleak joango dira eta aktibitateak egiteko, bertako begirale espezializatuak izango dituzte. Gutxi gorabehera, egitaraua hau izango litzateke:

OSTIRALA

–         Arratsaldean autobusa hartu eta Gorlizera joan.

–         Afaldu eta gaubela ostean ohera.

LARUNBATA

–         Gosaldu.

–         10.00etatik 13.30etara goizeko aktibitatea.

–         14.00etan bazkaldu.

–         15.30etatik 19.00etara arratsaldeko aktibitatea.

–         19.00etan dutxara eta denbora librea.

–         20.30etan afaria.

–         Gaubela eta ohera.

Dibujo2

IGANDEA

–         Gosaldu.

–         10.00etatik 13.30etara goizeko aktibitatea.

–         14.00etan bazkaldu.

–         Arratsaldean etxera buelta.

Aktibitateak, oraindik ezin dira zehaztu. Aurrerago zehaztuko dira. Adin tartea, 6 – 18 urtekoa izango da eta adinen arabera, aktibitate bat edo beste bat egingo da. Aktibitateak piragua, body board, senderismo, surfa, eskalada, rapela, tirolina, arko jaurtiketa… izan daitezke.

Asteburuaren prezioa 120 eurokoa da. Aurretik esandako guztia sartzen da. Izen emate epea urriak 9an bukatuko da.

Txiki Otaegi kalea 4 Entreplanta Dpto. 6 48340 Zornotza

 

Kontaktua: Gontzal 616676230