UDALEKUAK EMF 2019

1. AUKERA: Urbasako mendizerra / 2. AUKERA: Soldeu (Andorra)
OPCIÓN 1: Sierra de Urbasa / OPCIÓN 2: Soldeu (Andorra)

UDALEKUAK

ikasturtea amaitu da, eta, eskola-egunen ondoren, aisialdirako, igerilekura joateko edo sakelako telefonoarekin edo playstationarekin ibiltzeko arratsalde luzeak datoz; etxeko lanik egin gabe eta andereño edo maisu astuna jasan beharrik gabe. Baina asmo handiekin hasten diren opor-egun horiek aspergarri bihurtzen dira azkenean, egunak joan egunak etorri planak ez baitira aldatzen.

Acaba el curso escolar de forma que los días de colegio dejan paso a largas tardes de tiempo libre, piscina, teléfono móvil, playstation, … horas en las que se puede jugar sin deberes ni tener que aguantar a la pesada de la andereñu/maisu. Esos días de vacaciones que empiezan con los mejores deseos acaban volviéndose aburridos ya que pasan las jornadas y los planes siguen siendo los mismos.

Txikienei asperdura ekar diezaiekeen jolas horren aurrean, aire zabaleko abenturak eta kirola planteatu nahi ditugu, uda iraunkorra izan dadin. Etxekoekin ere antzeko jarduerez goza dezakete, baina klubetako eta Federazioko arduradunon zeregin nagusia da ingurune naturalaren aldeko grina sustatzea edozein arlotan, naturarenganako errespetua bultzatzea eta taldean lan egitea. Beste maila batean gozatzeko baliabideak eskaini behar dizkiegu, etorkizunean, oinarri horrekin eta beren senideek eskaintzen dietenarekin, aurrera nola egingo duten erabaki dezaten.

Dentro de ese juego que puede suponer a los más pequeños sortear el aburrimiento queremos plantear aventuras y deporte al aire libre de forma que el verano sea perdurable. Por supuesto que con sus familiares pueden disfrutar con actividades semejantes pero nuestra obligación como responsables de clubes, de la Federación, …, debe ser, principalmente, fomentar la pasión por el medio natural en cualquiera de sus múltiples posibilidades, respetar la naturaleza y trabajar en equipo. Nosotros/as tenemos que proporcionarles los medios para que disfruten a otro nivel y en el futuro, con esa base y la que les puedan aportar sus familiares, ya decidirán ellos cómo seguir progresando.

Ondoz ondoko bi urtez antolatu ditugu udalekuak mendizale gazteenentzat. Lehenengo urtean, indar handiagoa zuen udalekuak antolatzeko ilusioak eta gogoak eskarmentuak baino, eta hobetu beharreko alderdiez ere jabetu ginen; hala, bigarren urte honetan bi txanda antolatu ditugu: parte-hartzaileen adina eta maila bakoitzean egin beharreko jarduerak hartu ditugu kontuan. 2018ko jardueraren azterketak izandako ahuleziak adierazi dizkigu, eta xehetasun guztiak hobetzen jarraitzeko ahalegina egingo dugu; indarguneak ere ikusi ditugu, eta horien aldeko apustua egiten jarraituko dugu.

Han sido ya dos años consecutivos organizando campamentos para los mendizales más jóvenes. El primer año era más la ilusión y ganas por organizarlos que la experiencia y tomamos nota de aspectos en los que mejorar, y el segundo ya empezamos a pulir detalles organizando dos tandas: en ese sentido se tuvo en cuenta la edad de los posibles participantes así como las actividades a realizar en los correspondientes rangos. Un nuevo análisis tras la actividad de 2018 nos indica los puntos débiles que intentaremos seguir mejorando así como los fuertes por los cuales seguiremos apostando.

Ondoren, 2019. urterako eskainiko diren aukeren programak azalduko ditugu, bai eta baldintza bereziak ere. Txikienentzako bertsioa Nafarroa aldean garatuko dela aurreratu nahi dizuegu (Euskal Herri osoa igarotzeko ideiarekin jarraituz).

A continuación exponemos los programas de cada una de las opciones que se ofertarán para 2019 y las condiciones específicas, adelantándoos que la versión para los más pequeños se desarrollará en tierras navarras (manteniendo así la idea de rotar por todo Euskal Herria).

Udalekuetarako izena ematera eta federazioko arduradunengan eta teknikariengan konfiantza izatera bultzatu nahi zaituztegu. Ez dizuegu hutsik egingo!

Sólo nos queda animaros para que deis el paso y confiéis en los responsables de la federación así como en sus técnicos ¡no os defraudaremos!

 

Comparte!

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *