ZMT Baqueira-ra irteera 2017 // Crónica de la salida a Baqueira 2017 Zmt

2017 ko martxoko 3-4-5-ean, Zornotza Mendi Taldea-gaz Baqueira-ra irteera

Azkenengo urtetan lez, aurten be Baqueira-ra goaz Zornotzako Mendi Taldea-gaz. Plana barikuen arrastiko 18:00-etan autobusean urtetea da. Horrearako 17:30-etan geratzen gara Nafarroa-ko aparkalekuan. Maletak, botak, eskiak, erraketak, ta ekipajea osatzen dabien bulto guztixek maleteroan Tetris bat eitten sartzen joateko. Aurten euritsu toke jaku ordu honetan eta busti ein gara Tetris-era jokatuten, baña tire, xiketuko gara.

Bidai luzie eitten da autobusian, 5 ordu ta 45 miñutu, ordu erdiko geldialdiaz Frantzia aldetik zeozer afaltzeko. Aurten, ohikoak garenaz aparte gazte asko datoz ta beste bizi-poz bat igertzen da. Gañera Iñaki, Larrea autobusetako txoferrak, autobusean garagardoa eta ardoa edaten iztean (hori bai, dana garbi itsite, como la patena), bidaia eroangarriagoa eitten dau, txiselarriaz ahaztuten bagara behintzet. Bidaian “Polen del Edu” eta antxeko esaldiak, peajeak baño hiru aldiz gehiau entzun behar izan doguz. Baten batek buruan ondo sartute deko esaldixe, Rebecooo !!

20170304_105001

Gabeko hamabietan heltzen gara Salardù-ko aterpetxera, batzuk logelak hartu dabiez eta beste batzuk azkenengo solairuko oillotegire goaz, 1-etik 20-rako koltxoiak dekoguz (lauko lekutxotan banatute dauz). Oso gitxi dira zuzenean ohera doazenak, eta beste batzuk garagardo pare bat, edo lau edaten goaz herriko tabernetara (neuk be agiñek garbittu arren azkenien barneko zeozer kanpora ateraten nau… gautxori sena izengo da. Ordu bietarako ia danok ohean (edo sakuetan) gauz, zapatuen 7:30-etan geratu gara armosetako, ta 8:30-etan autobusean  eskiko estaziñora igoteko. Batzuk, kirolari hainbeste garantzi emon barik beste plan grastronomiko-kultural bat deukie, Salardù herritik edurretako  erraketakaz Banhs de Tredòs-era bueltatxue eta gero jatetxe batera doaz bapo jan ta edaten. Plan ona hori be, dedio !!20170304_162505

Gabean azkenien edurre gustora bota dau ta dana zuri ikusteogu, aterpetzeko terrazan be 20 zentimetro inguru bota dauz. Baqueirako estazioko pistetatik joan edo kanpotik bardin da hasierako orduetan, areztian ratrack-ak pistetako edurre zapaltzeko eindako lana beste edur barri baten azpixen geratu da ta. Hamaikak arte lañotute egon zan eta ez ziren lar ondo ikusten edurraren gora-beherak… “esquí por sensaciones”. Baña hortik aurrera iragarritako eguraldi lehio edo tarte ona agetzen jaku, ta eguzkixe urtetan da 16:00-arte. Pistak gero ta txarrau geratzen doaz, bañera asko eitten doazelarik, eta pistaz kanpo be epe laburrean edonondik ikusten dire eskiatzailleon arrastoak. Baña zelako disfrutea hartzen dogun, jainko potoloa !!20170304_162347

Bost t’erdietarako autobusean geratu gara, trasteak batu ta aterpetzera itzultzeko. Azkenengo momenturarte luzatu dogu egune, sekulakoa !! Ontxe hidratetako ordue da, dutxako turnoak pasatzen diren eiñean Salardù-ko aterpetzeko tabernan garagardoak ateratzen goaz, txiri-txiri. Afarixe 21:15-tan dekogu ta gustora jateogu ardo onagaz bustite. Odola barrie !! Ta handik urten ta bagoaz barriro herrire, egunean pasatakoa ta beste lelokeri asko kontetako. Aurten erdi-formal ibili gara gautxori batzuk eta ordu bietarako edo lo eittera goaz. Gau-txoriren bat be igual hortik geratuko zan ondiño.

Domekarako plan bardintxue, baña boltsa guztixek autobusera eroanda. 15:30-tan geratu gara aparkalekuan bueltarako, ta egune behelañoaz  jagi danez eta gutako batzuk ajeagaz be, zeozer eitteko gogoak piztea kostetan jaku. Batzuk pistetara doaz, gaur ondo zapaldute egongo dire behintzet. Txarrena bisibilitate eskaxa. Beste batzuk beste egun gastronomiko-kultural bat pasetako pestetan dire. Ta beste apur batzuk be mendiko eskia eitten goaz, Edu Gónzalez-egaz, edurretaz asko dakien mendiko gida ta maisua, eta eskieteari txarto emoten ez jakona… fiiiiñ doa mutil fiñe. Rente ta Miren gaur goizean doaz Zorrontzara furgonetian, atzo joatekoak ziren eguenean etorrite, baña zelan uko ein mendia gustetan jakun lagunekaz farratxu bet eitteari. Joan aurretik gure ibilbideko hasierara igoko deuzkue 8 ausartoi, autobusa igoteko ez da ta igoera egokixe. Bonaiguako aterpetxean itzoingu danok elkartu arte, edurre ta aize bolada haundixek dauz kanpoan eta.20170305_111232

Mendiko eskia eitteko ibilbidea hauxe izan da: “Pòrt dera Bonaigua” (2.085 m) à “Era Peülha” (2.370 m) estazioko pistetatik igoten laño ta aize boladen artien à “Pònt de Lòcampo” (1.700 m) edur ziriñetik eskietan gozatuz à “Cap de Aubeta” (2.395 m) igo basotik eta Edu-ren arrasto oso tenteetatik. Hara laño artien heldu ta argazki pare bat atara ostien, jaten gauzela, zerue atertzen da. Odaindute be ez da ain ondo urtetan !!  à Bajatzerakoan “Honts de Ruda”-ko basotik eingo dogu, goiko partea ederto baña gero umelduta dau edurre ta pisutxu. Batzuk iztarrak bero-bero geratzen jakuz gorputza biedan moduen aurrera ez botateagaittik (ikesikot nozonoz ba ?!!) à Baqueira (1.500 m), azkenengo kilometro dexente Ruda-ko bailaratik eitteoguz, aldaparik ez eta bastoiekaz estropadetan lez ibiltzea toketan jaku azken izerdixek botateko. 1.000 metroko igoera izan da, baña 1.500 metroko jaitsiera.

20170305_131903

Baqueira-n zeozer jan ta autobusean elkartzen gara danok, arropaz aldatu, gauzak batu, Tetris-a osatu beste baten be, ta Zorrontza-rantza bueltia eitten. 16:00-etan urten eta 21:45-etarako Nafarroa-ko aparkalekuan gauz. Aurten bidaiak luziauak ein jakuz, antza Frantzian autobusek ezin dabielako erderazko edo euskerazko pelikularik jarri, SGAE-ko inkisiziñoak holan agintzen dauelako.

20170305_133043

Beste urte baten be, ZMT irabazi !! Datorren urterarte !!

 

By Imanol Ingunza

Comparte!

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *