2025 badator eta ez ahaztu zuen federatu txartela berriztea!!!!
Kontutan izan mendian dabilen guztiontzako, nahiz eta noiz behinka Belatxikitara joan-etorria egin, OSO GOMENDAGARRIA dela. Federatua egoteak abantaila asko ditu eta euretariko garrantzitsuena, berarekin lotuta doan istripu aseguroa da. Gogoratu aseguroaren babesa 2025-ko, Urtarrilak 1-etik Abenduak 31-ra dala, beraz komeni da ahal dan arinen federatzea.
Istripuen protokoloa atxikita daukazue, istriipu bat izan ezkero. Hurrengo web orrian, aseguroari buruzko argibide gehiago aurkituko dozue :
1.- ONLINE:
2025 urteko lizentziak online tramitatzeko web barria martxan daukagu. Mendi taldeko web-ean daukazue izapidea online egiteko link-a:
Argibideak:
-Izapidea online egiteko, mendi taldeko bazkidea izan behar da.
-Hurrengo web-an sartu.
https://webs.buscametas.com/club/zornotza-mendi-taldea/licencia_emf/2025/
-Web orria zure datu pertsonalekin bete. Web-ak, lizentzien prezioak bakoitzaren adinaren arabera kalkulatuko ditu.
-Aukeratu zure lizentzia mota eta luzapenak nahi izan ezkero (BTT, eskia…).
-Ordainketa kreditu txartelaren bidez egiten da.
-Lizentzia fisikoak hilabete barru izango dozuez lokalean.
-Lizentziak asteazkenero online bidaliko dira federaziora (Aseguroaren alta asteazkenero egingo da, 20:30tan).
– – – – – –
2.- LOKALEAN. Atxikita bidalitako orria bete, lokaletik pasatu eta eskudirutan ordaindu.
Atxikituta bidaltzen dizkizuegu bete beharreko orriak. Kontutan izan ere, 16 urte eta beherakoek gurasoen baimena ere bete behar dabela.
https://zornotzamt.com/wp-content/uploads/2024/12/FEDERATU-TXARTELA-2025.pdf
https://zornotzamt.com/wp-content/uploads/2024/12/Onespena-Consentimiento.pdf
Edozein zalantza izan ezkero, lokaletik pasatu eta azalduko zaizue.
ORDUTEGIA: Asteazkenero, 19:30etatik 20:30etara.
Epea: Lizentzia tramitatzeko azkenengo eguna Martxoak 31 izango da.
OHARRAK:
Eta beste alde batetik, kontutan izan aurten pirineoetako eta Asturiaseko errefugioetan deskontua izateko, EMF-ko txartela nahikoa dela (Ez da FEDME behar)
– – – – – –