2025 Mendiko eski hobekuntza ikastaroa

Asteburuko ikastaro honetan, mendiko eskiaren teknika hobekuntza landuko da. Landu beharreko edukiak taldearen mailaren arabera aukeratuko dira betiere.

Taldearen maila homogeneoa izatea da helburu, danon formakuntza beharrizanak betetzeko.

Ikastaroa UIAGM Goimendiko gidaria dan emango den Mikel Escolar-ek emongo dau.

NOIZ: Martxoak 8-9

LEKUA: Aragoiko Pirinioak

HELBURU OROKORRAK:

• Hobekuntza. Eski igoaldiak. Mendiko eskiaren oinarrizko teknikak menderatzea.

• Trebakuntza. Eski zeharkaldiak. Mendiko eskian mota eta zailtasun guztietako ibilbideak egiteko teknikak menperatzea.

IKASLEAREN BETEKIZUNAK:

• Arintasunez pista gorritik jaisteko ahalmena. (Alpinoko eskian maila tekniko altua euki behar da).

• Egoera fisiko ona izatea. Ikastaro honetan egunean 1000m-tik gorako igoerak egitera heldu gaitezke.

• Mendiko eskian aurreko esperientzia izatea.

IKASTAROAREN EDUKIAK:

Maila guztietako edukiak zehazten dira. Ikasle bakoitzak bere mailari dagozkionak landuko ditu.

• Jaisteko teknikak elur ez tratatuan.

• Irristaketa teknika larruekin eta larrurik gabe, lautadan.

• Foka larruekin ibiltzeko eta igoeran norabide aldaketak egiteko teknikak.

• Transizioak egiteko teknika. Igotzen egotetik, jeitsierara pasatzea eta alderantziz.• Ibilbidearen aukeraketa.

• Bilatzeko eta erreskatatzeko teknikak (ARVA).

IKASLEEN KOPURUA:• 6 ikasle.

RATIOAK:• Irakasle bat / 6 ikasle.

PREZIOA:• Asteburuko ikastaroa 110 euro pertsonako (2 eguneko ikastaroa). (Garraioa, lo egitea eta janariak norbere kontura).

IZEN EMATEAK: Asteazkenero, 19:30-20:30, Mendi Taldeko lokalean. Izena emateko azken eguna Otsailak 26. Argibide gehiago behar izan ezkero, emailez jarri gurekin kontaktuan (zornotzamenditaldea@gmail.com).