2025 Mendiko eski ikastaroa

2 asteburuko ikastaro honetan, mendiko eskian hastapenak eta hobekuntza landuko dira. Landu beharreko edukiak taldearen mailaren arabera aukeratuko dira betiere.

Taldearen maila homogeneoa izatea da helburu, danon formakuntza beharrizanak betetzeko. Maila ezberdineko ikasleak egon ezkero, 2 talde sortzeko aukera dago, talde bakoitzak asteburu bakarreko ikastaroa egingo dauelarik.

Horrela 2 talde sortu ahal izango ziren, bat hastapenekoa eta bestea hobekuntza mailakoa adibidez.

NOIZ: Otsailak 1-2 // Martxoak 8-9

LEKUA: Aragoiko Pirinioak

HELBURU OROKORRAK:

• Hastapena. Eski igoaldiak. Mendiko eskiaren oinarrizko teknikak menderatzea.

• Trebakuntza. Eski zeharkaldiak. Mendiko eskian mota eta zailtasun guztietako ibilbideak egiteko teknikak menperatzea.

IKASLEAREN BETEKIZUNAK:

• Arintasunez pista gorritik jaisteko ahalmena. (Alpinoko eskian maila tekniko altua euki behar da).

• Egoera fisiko ona izatea. Ikastaro honetan egunean 1000m-tik gorako igoerak egitera heldu gaitezke.

IKASTAROAREN EDUKIAK:

Maila guztietako edukiak zehazten dira. Ikasle bakoitzak bere mailari dagozkionak landuko ditu.

• Jaisteko teknikak elur ez tratatuan.

• Irristaketa teknika larruekin eta larrurik gabe, lautadan.

• Foka larruekin ibiltzeko eta igoeran norabide aldaketak egiteko teknikak.

• Transizioak egiteko teknika. Igotzen egotetik, jeitsierara pasatzea eta alderantziz.• Ibilbidearen aukeraketa.

• Bilatzeko eta erreskatatzeko teknikak (ARVA).

IKASLEEN KOPURUA:• 6 ikasle.

RATIOAK:• Irakasle bat / 6 ikasle.

PREZIOA:• 2 Asteburuko ikastaroa 220 euro pertsonako (4 eguneko ikastaroa). (Garraioa, lo egitea eta janariak norbere kontura). Ordainketa 2 zatitan egin ahal izango da.

IZEN EMATEAK: Asteazkenero, 19:30-20:30, Mendi Taldeko lokalean. Izena emateko azken eguna Urtarrilak 15. Argibide gehiago behar izan ezkero, emailez jarri gurekin kontaktuan (zornotzamenditaldea@gmail.com).