Aupa bazkide!!
Neguan sartzera goaz eta lurralde elurtuetan segurtasunez ibiltzeko nibologia ikastaro bat antolatu dogu. Ikastaro hau, mendiko eskia egiten dutenentzat bideratuta dago batez ere. Elurjausi arriskua dagoenean gure ibilbideak segurtasunez aukeratzen lagunduko gaitu, elurjausiei lotuta dagozen arriskuak hobeto ezagutuz.
Ikastaroak alde teoriko eta praktikoak izango ditu. Bi atal hauek, ACNA-ren partaide den Edu Gonzalezekin egingo ditugu.

Ikastaro honen bi atalak (teoriko eta praktikoa) bukatzen dituenak, ACNA-ren formazioko STA-1 Maila lortuko, aurrerago STA-2 Mailara sarbidea ematen duena.
Atal teorikoa:
– 2025 Urtarrilak 23 (3/4 orduko klase teorikoa online).
Atal praktikoa:
– 2025 Urtarrilak 25-26, Val d´Aran-en.
Urtarrilak 25 arratsaldean saio teoriko bat egingo da Val d´Aran-en bertan.
Egitarau osoa aurrerago argituko da.
Prezioa:
Bazkideak 170 euro/ Ez bazkideak 200 euro. (Bazkide moduan izena emateko, 2024ko kuota ordainduta izan behar da.)
Ikastaroa 6 pertsonentzat mugatua dago. Elkarbanatu zuen ingurukoen artean, ikastaro oso interesgarria da eta!!!
Izen emateak Zornotza Mendi Taldeko lokalean, Urtarrilak 8-rarte, 19:30-20:30tara.




