Asteburuko ikastaro honetan, mendiko eskian hastapenak landuko dira. Mendiko eskian lehen urratsak emateko aukerarik onena duzue.
Ikastaroa UIAGM Goimendiko gidaria dan emango den Mikel Escolar-ek emongo dau.
NOIZ: Otsailak 1-2
LEKUA: Aragoiko Pirinioak
HELBURU OROKORRAK:
• Hastapena. Eski igoaldiak. Mendiko eskiaren oinarrizko teknikak menderatzea.
IKASLEAREN BETEKIZUNAK:
• Arintasunez pista gorritik jaisteko ahalmena. (Alpinoko eskian maila tekniko altua euki behar da).
• Egoera fisiko ona izatea. Ikastaro honetan egunean 1000m-tik gorako igoerak egitera heldu gaitezke.
IKASTAROAREN EDUKIAK:
Maila guztietako edukiak zehazten dira. Ikasle bakoitzak bere mailari dagozkionak landuko ditu.
• Jaisteko teknikak elur ez tratatuan.
• Irristaketa teknika larruekin eta larrurik gabe, lautadan.
• Foka larruekin ibiltzeko eta igoeran norabide aldaketak egiteko teknikak.
• Transizioak egiteko teknika. Igotzen egotetik, jeitsierara pasatzea eta alderantziz.• Ibilbidearen aukeraketa.
• Bilatzeko eta erreskatatzeko teknikak (ARVA).
IKASLEEN KOPURUA:• 6 ikasle.
RATIOAK:• Irakasle bat / 6 ikasle. ( 4 plaza geratzeb dira libre).
PREZIOA:• Asteburuko ikastaroa 110 euro pertsonako (2 eguneko ikastaroa). (Garraioa, lo egitea eta janariak norbere kontura).
IZEN EMATEAK: Asteazkenero, 19:30-20:30, Mendi Taldeko lokalean. Izena emateko azken eguna Urtarrilak 29. Argibide gehiago behar izan ezkero, emailez jarri gurekin kontaktuan (zornotzamenditaldea@gmail.com).