
Asteburuko irteera honetan 2 ekintza egingo dira Aragoiko pirineotan. (Martxoak 7-9)
Irteera gidatua izango danez, talde murriztua izango da, gehienez 7 partehartzaile izango direlarik. Era honetan mendiko eskia segurtasunez praktikan jartzeko behar diren ezagutzak barneratzeko aukera izango dozue:
-Ibilbidearen aukeraketa taldearen maila eta elur baldintzen arabera.
-Lurralde elurtuetan segurtasunez mugitzeko hartu beharreko neurriak.
-Jeitsierak seguruenak nola aukeratu.
-Segurtasunari dagokionez, taldeko erabakiak nola hartu.
UIAGM Mendiko gidariarekin batera, baldintzen arabera, zuen ibilbideak aukeratu beharko dozuez.
Asteburuan zehar, eredu moduan 2 ekintza honek aukeratu doguz, betiere elur baldintzen arabera aldatu edo moldatu ahal direlarik:
-Garmon Negro Panticosa-tik. 1500m+.
https://eu.wikiloc.com/ibilbide-esqui-de-montana/garmo-negro-esqui-travesia-1583710
-Pico Aspe, Ainsatik. 1300m+
https://eu.wikiloc.com/ibilbide-esqui-de-montana/circular-al-aspe-con-esquis-de-travesia-101825454
Irteera honetan parte hartzeko betebeharrak:
-Pistatik kanpo eskiatzeko erreztasuna mota guztietako elurretan.
-Aurretiazko esperientzia mendiko eskian.
-Egunean 1500m+ igoerak egiteko gaitasun fisikoa.
-Mendiko eskikoa segurtasun materialaren erabilera ezagutza.
-Kranpoiak eta pioleta erabiltzen jakitea.
Prezioa: Bazkideak 100 euro / Ez bazkideak 150 euro.
Prezioaren barne sartzen da:
2 egunetarako UIAGM Mendi gidaria, gehienez 7 pertsonentzako taldearentzat.
Garraioa eta lo egitea, norbere kontu. Mendi taldearen laguntza izango dozue bidaia eta lo egiteko lekua antolatzeko.