Pirinioetara egitekoa dugun hurrengo mendi irteeraren berri eman nahi dizuegu. Honako hauek dira irteeraren xehetasun nagusiak:
📅 Egunak: 2026ko irailaren 18a, 19a eta 20a
📍 Tokia: Pirinioak (Valle de Tena / Tena ibarra)
📝 Izen-ematea: Irailaren 2, 9 eta 16 Mendi taldeko lokalean (19:30-20:30)
⚠️ (Arreta: Plazak mugatuak dira, gehienez 15 pertsona)
💶 Prezioak:
• 🟢 Bazkideak: 50 € (garraioa + ostatua)
• 🔵 Ez-bazkideak: 65 €
🚗 Bidaia: Kotxez egingo da
⏰ Ordutegia eta irteera: Irailaren 18an (ostirala), Nafarroa parkean, 17:00ak inguruan (zehatzago adostuko dugu goazenon artean)
🏡 Aterpetxea: Zehazteko dago (etxe bat hartuko dugu)
🥾 EKINTZEN DESKRIBAPENA:
• 🏔️ Zapatua: Pico Lurien
• ⛰️ Igandea: Peña Telera
🔴 IRTEERAREN ZAILTASUNA: ALTUA
⏱️ Ordu eta desnibel askoko mendi irteerak dira.
💪 Egoera fisiko onean egotea gomendatzen da.
🧗 Eskalada tarteak egongo dira (II. gradukoak).
📌 OHAR GARRANTZITSUAK:
🪪 Derrigorrezkoa da federatuta egotea.
🥪 Mendiko bazkaria norberaren kontu izango da.
🎒 Lo-sakua eta eskuoihala eraman behar dira.
📞 Informazio gehiago nahi izanez gero edo zalantzak argitzeko, jarri harremanetan arduradunarekin:
👤 Arduraduna: Kemen
📱 Telefonoa: 667615064
Mendiaz gozatzeko aukera paregabea! Animatu eta eman izena! ⛰️☀️





