- 🥾 Azaroak 14, Aramotzetik Artaunera 2026: ibilaldia eta babajana!
Urtero legez, aurten ere Aramotzetik ibilalditxoa egin eta Artaunen babajana eder batekin amaitzeko gonbita luzatu nahi dizuegu! 🥾🍲
Azaroaren 14an, larunbata, Zornotzatik oinez abiatuko gara Aramotzetik barrena. Bi ibilbide izango dituzue aukeran, bata laburragoa eta bestea luzeagoa. Mendiaz gozatu, lagunekin egun ederra pasatu eta indarrak berreskuratzeko, Artaungo Txokoan elkartuko gara babajanean. Etxera buelta, berriz, autobusez egingo dugu.
🗺️ IBILBIDEAK
🔹 Ibilbide luzea
- Ibilbidea: Zornotza – Belatxikieta – Mugarrekolanda – Leungane – Artaun
- Distantzia: 17 km
- Desnibel positiboa: +1.250 m
- Irteera: 09:00etan, Zelaieta parkeko iturrian
🔹 Ibilbide laburra
- Ibilbidea: Zornotza – Belatxikieta – Artaun
- Distantzia: 10 km
- Desnibel positiboa: +650 m
- Irteera: 10:30ean, Zelaieta parkeko iturrian
🌧️ Eguraldi txarra iragarriz gero, ibilbide laburra bakarrik egingo da.
🍲 BABAJANA ARTAUNEN
- Lekua: Artauneko Txokoa
- Ordua: 14:30etik 15:00etara
- Itzulera: autobusez, 19:30 inguruan
Prezioak:
- Bazkideak: 23 €
- Ez-bazkideak: 29 €
Prezioaren barruan sartzen dira bazkaria, edariak eta bueltarako autobusa.
🟢 Kontuan izan: babajanean parte hartzeko, derrigorrezkoa da Artaunera oinez iristea, salbuespenak aztertzeko aukera egongo bada ere. Izen-ematean, bazkideek lehentasuna izango dute.
🎒 ARROPAZ ALDATZEKO AUKERA
Bazkaldu aurretik arropaz aldatzeko poltsa eramateko aukera izango da. Poltsak ibilaldia hasi aurretik jasoko ditugu, eta Artaunen izango dituzue eskura.
📝 IZEN-EMATEA
- Plazak: 30 lagun, mugatuak!
- Izena emateko egunak: asteazkenetan
- Ordutegia: 19:30–20:30
- Lekua: Mendi Taldeko lokalean
- Azken eguna: azaroaren 11
Plazak mugatuak direnez, ez utzi azken unerako!
Animatu eta etorri gurekin mendiaz, giro onaz eta babajana ederraz gozatzera. Zornotzatik Artaunera, lagunartean eta mendian!
Zornotza Mendi Taldea 🗻




