Pistaz kanpoko eskia Pic du Midi-n / Mendiko eskia Tourmalet inguruan.

124yo8

Hurrengo Otsailak 1 eta 2, frantziako pirineotara irteera bat egitekoa asmoa daukagu. Asteburu osoko irteera izango da. Larunbatean La Mongie-Pic de Midi eski estazioan pistaz kanpoko eskia egiteko asmoa daukagu. Aukera izango dogu 2877m-ko Pic du Midi-tik hainbat jaitsiera egiteko. Pistaz kanpoko ibilbideak dira, luzeenak 10 km-ko jeitsiera suposatzen dauelarik.

http://www.picdumidi.com/ski-haute-montagne/

p20_844276fdb42e9cbee8c0708ddef5cfebitineraires_haute_montagne-2

Irteera honetan parte hartzeko baldintzak:

-Eski maila altua izan beharko da pistaz kanpo ibiltzeko. Egunean +1400m desnibel igotzeko forma fisiko egokia.

-Mendiko eskiko materiala derrigorrezkoa.

-Federatuta egon beharko da Frantziar pirineoak barne.

-Segurtasun materiala derrigorrezkoa: Pala, Arva eta sonda. Kaskoa oso gomendagarria.

Asteburuko programa:

Urtarrilak 31: 18.30tan irteera Nafarroa parkingetik. (Garraioa kotxe partikularretan izango da).

Otsailak 1: Pistaz kanpoko eskia Pic de Midi-Gran Tourmalet-en.

Otsailak 2: Mendiko eskia Tourmalet inguruko mendiren batera.  ( +/-1400m desnibela ). Etxera buelta.

Lo egiteko tokia apartamenduetan edo Luz St.Sauveur-eko albergean izango da. Partaide kopuruaren arabera moldatuko gara.

 Izen ematea Mendi Taldeko lokalean Urtarrilak 22 eta 29. Izen ematean 30 euroko fidantza bat jarriko da.