Eski ikastaroa Baqueira-n — Curso de Esquí en Baqueira:

Beteta /// Completo

IMG_20220420_123938.jpg

ZMT Eski ikastaroak barriro martxan!!!. Ikastaro hau pistan, pistaz kanpo eta mendiko eskia egiten dabenentzat zuzendua dago, bertan izena emateko oinarrizko eski maila euki behar da. Oinarrizko lana pistetan egingo dogu, pistetatik zein pistetatik kanpo ibiltzeko teknikak landuz.

-Irteera 30 pertsonei mugatua dago eta eski mailen arabera taldea ezberdinak egingo dira ( 5-6 talde).

-Lo egiteko tokia: Hotel Hipic (Vielha)   4 pertsonentzako logelak izango dira.

https://hotelhipic.com/

-Prezioa: 2 gau Hipic Hotel-ean + 2 gosari + 2 eguneko Forfaita + 8 orduko ikastaroa= ZMT Bazkideek 200 euro/// Ez bazkideek 240 euro (Eskiko aseguroa ez dozuenok 6 euro gehiago 2 eguneko aseguroa izateko: 206/246 euro).

-Irteera honetan bidaia kotxe partikularretan egingo da, beti ere mendi taldetik laguntza izango dozue dena antolatzeko.

 Estazioko erremonteak erabiliko doguzanez, ondo etorriko zan mendiko eskia egiten dozuenok, alpinoko materiala eroatea, ikasteko momentuan errazagoa izango dalako. Pistetatik kanpo ibiltzeko baldintza onak egon ezkero, segurtasunez eskiatzeko, pala+arva+sonda eramatea derigorrezkoa izango da.

Programa:

Urtarrilak 13 Ostirala: Baqueirara bidaia norbere kotxeetan (Danon artean antolatuko gara batera joateko).

Urtarrilak 14 Larunbata:

8:45 Pistetan elkartzea, eta jaitsiera libreak.

9:45-13:45 Taldeen osatzea (5-6 talde) eta ikastaroa. Topalekua: Telekabina helmuga 1800m.

Bazkaldu eta gero norbere kontura  eskiatzeko aukera.

Urtarrilak 15 Igandea:

8:45 Pistetan elkartzea, jaitsiera libreak.

9:45-13:45  Ikastaroa. Topalekua: Telekabina helmuga 1800m.

Bazkaldu eta gero norbere kontura  eskiatzeko aukera.

17:00 Zornotzara buelta.

Guztira 8 orduko ikastaroa pistetan.

Derrigorrezkoa forfaita seguroarekin hartzea edo eski alpinoan federatua egotea.

Izen ematea:

1- Email honi erantzun eskaera orria bialduta eta transferentzia bidez ordainduta. Horretarako, hurrengo informazioa argi geratu behar da:

  1. Izen emate orria atxikita bialdu. ESKI IKASTARO IZEN EMATE ORRIA (1)

  2. Ordainketa transferentziaren ziurtagiria atxikita bialdu. Transferentzia kontzeptuan argi jarri izen abizenak.  IBAN ES02 3035 0015 0001 5102 1358 BIC CLPEES2MXXX

  3. Forfaita aseguroarekin dan edo ez. Derrigorrezkoa forfaita seguroarekin hartzea edo eski alpinoan federatua egotea.

  4. Logelatan norekin egongo dan (Komeni da zuen artean hitzegitea izena eman aurretik, logelak betetzen joateko).

  5. Kotxean norekin joateko asmoa duzuen.

  6. Izena eman aurretik, zenbat plaza geratzen diren, http://zornotzamt.com/-en kontsultatu al izango dozue.

2-Mendi Taldeko lokalean (19:30-20:30), 30 plaza bete arte. Lehen bait lehen egitea gomendatzen da, plaza gutxi dagozelako.

Bazkideek lehentasuna izango dabe izena emateko momentuan.ESKI IKASTARO IZEN EMATE ORRIA (1)