2024/2025 negu denboraldiko ZMT eski ikastaroak barriro martxan!!! Ikastaro hau pistan, pistaz kanpo eta mendiko eskia egiten dabenentzat zuzendua dago, bertan izena emateko oinarrizko eski maila euki behar da (Pista urdinetatik erreztasunez jeistea). Oinarrizko lana pistetan egingo dogu, pistetatik zein pistetatik kanpo ibiltzeko teknikak landuz.
-Irteera 42 pertsonei mugatua dago eta eski mailen arabera taldea ezberdinak egingo dira ( 7 talde).
-Lo egiteko tokia: Hotel Hipic (Vielha). 4 pertsonentzako logelak izango dira.
-Prezioa: 2 gau Hipic Hotel-ean + 2 gosari + 2 eguneko Forfaita + 8 orduko ikastaroa+2 eguneko seguroa= ZMT Bazkideek 230 euro/// Ez bazkideek 255 euro.
-Derrigorrezkoa forfaita seguroarekin hartzea edo eski alpinoan federatua egotea.
-Irteera honetan bidaia kotxe partikularretan egingo da, beti ere mendi taldetik laguntza izango dozue dena antolatzeko.
Estazioko erremonteak erabiliko doguzanez, ondo etorriko zan mendiko eskia egiten dozuenok, alpinoko materiala eroatea, ikasteko momentuan errazagoa izango dalako. Pistetatik kanpo ibiltzeko baldintza onak egon ezkero, segurtasunez eskiatzeko, pala+arva+sonda eramatea gomendagarria izango da.
Programa:
- Urtarrilak 10 Ostirala:
Baqueirara bidaia norbere kotxeetan (Danon artean antolatuko gara batera joateko).
- Urtarrilak 11 Larunbata:
8:45 Pistetan elkartzea, eta jaitsiera libreak.
9:45-13:45 Taldeen osatzea (6-7 talde) eta ikastaroa. Topalekua: Telekabina helmuga 1800m.
Bazkaldu eta gero norbere kontura eskiatzeko aukera.
- Urtarrilak 12 Igandea:
8:45 Pistetan elkartzea, jaitsiera libreak.
9:45-13:45 Ikastaroa. Topalekua: Telekabina helmuga 1800m.
Bazkaldu eta gero norbere kontura eskiatzeko aukera.
17:00 Zornotzara buelta.
Guztira 8 orduko ikastaroa pistetan.
Izen ematea:
-Mendi Taldeko lokalean (19:30-20:30), 42 plaza bete arte. Lehen bait lehen egitea gomendatzen da. Ordainketa eskudirutan egingo da lokalean bertan. Izen emate orria beteta ekarri, logelen eta kotxeen banaketa jakiteko.
Bazkideek lehentasuna izango dabe izena emateko momentuan.