Mendiko Eski ikastaroa 2024

Aurten 2 asteburuko ikastaroa antolatu dogu, formakuntzak jarraipen bat izan dezan. Printzipioz mendiko eskian hastapenak landuko dira, baia taldearen mailaren arabera aukeratuko dira landu beharrekoak. Taldearen maila homogeneoa izatea da helburu, danon formakuntza beharrizanak betetzeko. Izen emateak 6 pertsonatik gora izan ezkero, baliteke bigarren talde bat sortzea.

EGUNAK: Otsailak 17-18 // Martxoak 16-17
LEKUA: Aragoiko Pirinioak

HELBURU OROKORRAK:
• Hastapena. Eski igoaldiak. Mendiko eskiaren oinarrizko teknikak menderatzea.
• Trebakuntza. Eski zeharkaldiak. Mendiko eskian mota eta zailtasun guztietako ibilbideak egiteko teknikak menperatzea.

IKASLEAREN BETEKIZUNAK:
• Arintasunez pista gorritik jaisteko ahalmena. (Alpinoko eskian maila tekniko altua euki behar da).

• Egoera fisiko ona izatea. Ikastaro honetan egunean 1000m-tik gorako igoerak egitera heldu gaitezke.

IKASTAROAREN EDUKIAK:
Maila guztietako edukiak zehazten dira. Ikasle bakoitzak bere mailari dagozkionak landuko ditu.
• Jaisteko teknikak elur ez tratatuan.
• Irristaketa teknika larruekin eta larrurik gabe, lautadan.
• Foka larruekin ibiltzeko eta igoeran norabide aldaketak egiteko teknikak.
• Transizioak egiteko teknika. Igotzen egotetik, jeitsierara pasatzea eta alderantziz.
• Ibilbidearen aukeraketa.
• Bilatzeko eta erreskatatzeko teknikak (ARVA).

IKASLEEN KOPURUA:
• 6 ikasle.

RATIOAK:
• Irakasle bat / 6 ikasle.

PREZIOA:
• 2 asteburuko ikastaroa (Guztira 4 egun) 235 Euro. (Garraioa, lo egitea eta janariak norbere kontura).