Udaberri honetarako, Pirinioak beste modu batean ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen dizuegu:
Arroilen jeitsiera!

Noiz: Maiatzak 23-24-25
Non: Jaca (7 Valles Apartamentuak)
Arroilak: Eguraldiaren eta ur baldintzen arabera 2 aukeratuko dira, hemen dituzue adibide batzuk:
- Guara aldean: Peonera eta Formiga.
- Pirinioetan: Boca del Infierno eta Fago.
Izen-emateak
Mendi Taldeko lokalean (19:30-20:30)
Maiatzaren 14ra arte
Plaza kopurua: 8 pertsona (gutxienez 4 behar dira irteera egiteko).
Prezioa:
Bazkideak: 120 €
Ez bazkideak: 160 €
Prezioan barne:
✓ 2 arroil jeitsiera.
✓ 2 gau Jaca-ko apartamentuetan.
✓ Materialaren alokairua (arnesa, neoprenoa, kaskoa).
Bidaia: Kotxe partikularretan egingo da.
Gomendioak:
-Likra edo kamiseta termikoa eramatea gomendatzen da.
-Oinetako egokiak derrigorrezkoak: mendiko botak edo trekking zapatillak, lurzoru irristakorretarako aproposak.
Ohar Garrantzitsuak:
-Igeri egiten ondo jakitea derrigorrezkoa da parte hartzeko.
-Ordainketa izen-ematean bertan egin behar da.
-Adin muga: Gutxienez 12 urte, betiere heldu arduradun batekin.
Ez galdu aukera Pirinioetako natura bestela bizitzeko!
Animatu eta zatoz!




