Herritarren artean mendizaletasuna eta euskeraren erabilera sustatze aldera familian egiteko plan baten berri eman nahi dizuegu. Programa horren xedea Bizkaiko 3 herritako ume zein guraso elkartzea eta mendian egiten diren jardueren bitartez euskeraz egiteko aukera eskaintzea da. Horrez gain, beste herritako jendea zein ingurua ezagutzeko aukera zabaldu nahi dugu.
Interesa daukaten Mañari, Zornotza eta Sopelako familiak elkartu eta mendiarekin lotutako jarduerak eskainiko dizkiegu (mendi irteerak, espeleologia, egonaldiak, eskalada, eskia…). Plan berria martxan jartzeko datozen hilabeteetan egonaldi bat eta 3 mendi irteera programatu ditugu. Jendearen erantzuna ona bada beste jarduera batzuk ere eskainiko ditugu. Hemen egutegia:
Programan parte hartzeko interesa izanez gero jar zaitez harremanetan herri bakoitzeko arduradunarekin eta izen-ematea egin. Edozein zalantza izanez gero ere bertara idatzi.
Igor Lopez | zornotzamenditaldea@gmail.com |
Mikel Garcia | mikeletajosune@yahoo.es |
Oier Nuñez | oierpo@hotmail.com |