Ikastaroak / Cursos

2025 Mendiko eski ikastaroa

2 asteburuko ikastaro honetan, mendiko eskian hastapenak eta hobekuntza landuko dira. Landu beharreko edukiak taldearen mailaren arabera aukeratuko dira betiere. Taldearen maila homogeneoa izatea da helburu, danon formakuntza beharrizanak betetzeko. Maila ezberdineko ikasleak egon ezkero, 2 talde sortzeko aukera dago, talde bakoitzak asteburu bakarreko ikastaroa egingo dauelarik. Horrela 2 talde sortu ahal izango ziren, bat…

Read more
Zuzendaritza / Dirección

2025 Federatu Lizentzia

  2025 badator eta ez ahaztu zuen federatu txartela berriztea!!!! Kontutan izan mendian dabilen guztiontzako, nahiz eta noiz behinka Belatxikitara joan-etorria egin, OSO GOMENDAGARRIA dela. Federatua egoteak abantaila asko ditu eta euretariko garrantzitsuena, berarekin lotuta doan istripu aseguroa da. Gogoratu aseguroaren babesa 2025-ko, Urtarrilak 1-etik Abenduak 31-ra dala,  beraz komeni da ahal dan arinen federatzea.  Istripuen protokoloa atxikita daukazue, istriipu bat izan ezkero.…

Read more
Mendi Eskia / Esqui de montaña

Nibologia ikastaroa 2025 // STA1 maila.

Aupa bazkide!! Neguan sartzera goaz eta lurralde elurtuetan segurtasunez ibiltzeko nibologia ikastaro bat antolatu dogu. Ikastaro hau, mendiko eskia egiten dutenentzat bideratuta dago batez ere. Elurjausi arriskua dagoenean gure ibilbideak segurtasunez aukeratzen lagunduko gaitu, elurjausiei lotuta dagozen arriskuak hobeto ezagutuz. Ikastaroak alde teoriko eta praktikoak izango ditu. Bi atal hauek, ACNA-ren partaide den Edu Gonzalezekin egingo ditugu.…

Read more
Eskalada / EscaladaIkastaroak / Cursos

Eski Alpinismo ikastaroa 2025

Aupa bazkide,  Negua hurbiltzen doa eta denboraldi honetarako ikastaro hau antolatu dogu. Mendiko eskian esperientzia dutenentzat, maila altuago batera eroango zaituen eski-alpinismo ikastaroa bat da.  Ikastaro honek  4 asteburuko iraupena izango dau, landuko diren teknika eta kontzeptuak ondo barneratzeko. Ikastaro bakoitzean parte hartzeko maila minimo bat behar izango da eta taldea 6 ikaslek osotuko dabe.…

Read more
Ikastaroak / CursosMendi Eskia / Esqui de montaña

Eski ikastaroa Baqueira-n — Urtarrilak 10-11-12

2024/2025 negu denboraldiko ZMT eski ikastaroak barriro martxan!!! Ikastaro hau pistan, pistaz kanpo eta mendiko eskia egiten dabenentzat zuzendua dago, bertan izena emateko oinarrizko eski maila euki behar da (Pista urdinetatik erreztasunez jeistea). Oinarrizko lana pistetan egingo dogu, pistetatik zein pistetatik kanpo ibiltzeko teknikak landuz. -Irteera 42 pertsonei mugatua dago eta eski mailen arabera taldea…

Read more
EventosJarduerak / ActividadesZuzendaritza / Dirección

2024 ZMT Argazki lehiaketa.

XI. Argazki lehiaketa martxan dago,  aurten ere argazki ederrak aterako zenduezala ziur gaude. Animatu eta bidali 2024an zehar ataratako argazkiak. Oinarriak: -Mendi taldeko bazkidea izan behar da lehiaketan parte hartzeko. -Argazkiak 16/9 formatuan bakarrik onartuko dira (Horizontalean). -Argazkiak kalitate haundienean bidali (Adibidez: Whatsapp artxiboak kalitate bajuan izaten dira…) -Bazkide bakoitzeko 2 argazki onartuko dira. -Argazkiak emailez bidali…

Read more