Mendiko informazio eta argazki aurkitseko horri berri bat

mendialdiak

http://mendialdiak.wordpress.com/

Mendiko informazio eta argazki aurkitzeko horri berri bat.

MENDIALDIAK izeneko txoko honek, euskaldun nortasunaren gordeleku apartak diren Euskal Herriko mendiak eta haien inguruan sortzen diren ekintzak biltzea du xede.

Gure inguruan paraje ikaragarriak ditugu. Askotan behar beste adoratzen ez ditugun arren, horietara hurbiltzean bertakoak izateak harrotzen gaitu. Naturaren parte sentitzen baikara, alegia, bertako elementu gisa. Izan ere, euskaldunon parte garrantzitsu bat bertan aurkitzen eta sentitzen dugu.

Arrazoiak gorabehera, batzuetan txikitako oroitzapenak etortzen zaizkigu burura, besteetan aldiz, tontorra laztantzeko irrikak dakarren sufrimendua.  Baina azken finean, parte ukaezin bat dugu.

Miradore preziatuak bilakatu dira mendiak. Hona eta bestera murgiltzen garen bizimodu estresante horretaz aldentzeko aspirina. Gure lasaitasun txokoa.

Herritik mendira, menditik gailurrera.

Kondairak dioenez, hori ondo zekien Anbotoko marik edo Anbotoko damak. Irudimen pixka bat izanez gero, Urkiolan topa dezakegu Mari, Anboto (Bizkaia) mendiaren oinetan etzanda. Naturaren indarra irudikatzen du damak. Zaindari gorena baita. Asko miresten dut nik figura hori eta hemen dakart niretzat esanguratsu diren hainbat elementurekin uztartuta.

Kontuak kontu, txoko honek astebururo antolatzen diren mendi martxen eta lasterketen berri ematea izango du helburu. Hala nola, horietako batzuen kronikak, argazkiak, elkarrizketak eta erreportajeak  eskainiz. Gainera, ibilbide propioak biltzeko tokia ere badu. Esaterako, arbasoek kontatutako edo guretzat bereziak diren bidezidorretatik murgiltzea bilatzen duena. Horretarako, zuon ekarpenak beti izango dira ongi etorriak. Irakurleek ematen baitiote bizia blogei, mugimendua.

Goazen ba, mendirik mendi!

 AMAIA LARRUZEA nauzue eta nirekin mendi tontor gainera igotzera gonbidatzen zaituztet! Hain ederra, hain polita da ta…

Mendian gora haritza

Ahuntzak haizean dabiltza

                                                                             Xabier Amuriza

Kazetaritzako ikaslea den zornotzar baten eskutik, MENDIALDIAK.