ARGAZKI LEHIAKETA
Zornotza Mendi Taldeko II. Argazki lehiaketa.
Urtea amaitzen doa eta aurtengo mendi irteeratan atara dozuezan argazkiak erakusteko garaia heldu da. Horretarako Zornotza Mendi Taldeko II. Argazki lehiaketa antolatu dogu.
Araudia:
-Mendi taldeko bazkidea izan behar da lehiaketan parte hartzeko.
-Bazkide bakoitzeko 2 argazki onartuko dira.
-Argazkiak emailez bidali beharko dira zornotzamenditaldea@gmail.com helbidera, jpg formatuan.
-Argazkiak bidaltzeko azken eguna Azaroak 2 izango da.
-Argazkiarekin batera, argazkiaren egilea, titulua eta non aterata dagoen azaldu beharko dira.
-Epaimahaiak lehenengo aukeraketa bat egingo dau.
-Lehenengo aukeraketa egiteko epaimahaia mendi taldeko zuzendaritzak osatua izango da.
-Argazkien erakusketa Zornotzako tabernetan izango da Azaroak 5etik-30ra ( Far Far, Urtza, Saltxa…).
-Mendi taldeko webean ere erakusgai izango dira argazkiak.
-12 argazki onenak 2015ko egutegian jarriko dira.
-Sari banaketa Azaroak 15an izango da Artauneko bazkarian.
-Sariak:
1. Errekamendi bonoa (120 euroko bonoa Errekamendi dendan gastatzeko).
2. Errekamendi bonoa (75 euroko bonoa Errekamendi dendan gastatzeko).
3. Errekamendi bonoa (50 euroko bonoa Errekamendi dendan gastatzeko).
-Epaimahaia, zuzendaritzak osotuko du.