XII. Argazki Lehiaketa martxan da. Aurten ere, ziur gaude argazki zoragarriak atera dituzuela. Animatu eta bidali 2025an zehar ateratako zuen argazki onenak!
Oinarriak
- Lehiaketan parte hartzeko Mendi Taldeko bazkidea izan behar da.
- 16:9 formatuan (horizontalean) dauden argazkiak bakarrik onartuko dira.
- Argazkiak kalitate handienean bidali behar dira.
- Bazkide bakoitzeko 2 argazki onartuko dira.
- Argazkiak JPG formatuan eta emailez bidali behar dira: argazkizmt@gmail.com.
- Argazkiak bidaltzeko azken eguna: Abenduak 1.
- Argazkiarekin batera honako datuak bidali behar dira:
- Argazkiaren egilea.
- Izenburua.
- Non aterata dagoen.
- Epaimahaia Mendi Taldeko zuzendaritzak osatuko dau.
- Argazkiak Mendi Taldeko webgunean eta sare sozialetan erakutsiko dira.
- 12 argazki onenek 2026eko ZMT egutegia osatuko dute.
Sariak
1. saria – 2 pertsonentzako afaria Jauregibarria jatetxean.
2. saria – 2 pertsonentzako afaria Uxarte Sagardotegian.
3. saria – Etxanoko Errotik produktuen otzara bat.




