Urtero ohitura dan moduan, Aramotzetik ibilalditxoa egin ostean Artaunen babajanara gonbidatzen zaituztegu. Beti bezala, Zornotzatik oinez abiatuko gara Aramotzetik zehar, bi ibilbide proposatuz (bat laburra eta beste bat luzeagoa), gero Artaunen babajana egiteko. Buelta beti bezala autobusez. Bazkalaurretik erropak aldatzeko, boltsa bat eramateko aukera ere egongo da.
Eguna: Azaroak 25an (larunbata).
Aurten 2 ibilbide izango dituzue aukeratzeko:
- Ibilbide luzea : Zornotza-Belatxikieta-Mugarrekolanda-Leungane-Artaun. 17km 1250m+.
Irteera: 9:00etan Zelaieta parkeko iturrian.
- Ibilbide laburra: Zornotza-Belatxikieta-Artaun. 10km 650m+.
Irteera: 10:30etan Zelaieta parkeko iturrian.
-Eguraldi oso txarra iragarrita egon ezkero, ibilbide laburra bakarrik egingo da.
-Bazkarian parte hartzeko derrigorrezkoa izango da Artaunera oinez joatea (Salbuezpenak aztertuko dira…).
-Bazkideek lehentasuna eukiko dabe izena emateko momentuan.
-Erropaz aldatzeko poltsak kotxez eramateko aukera egongo da. Poltsak, ibilbidea hasi aurretik jasoko doguz eta Artaunen izango dozuez heltzen zarienean.
Plaza mugatuak: 30 pertsona.
Babajana: Artauneko txokoan (14:30-15:00).
Buelta: Autobusez 19:30 inguruan.
Prezioa: 20 euro bazkideak eta 25 euro ez bazkideak (Bazkaria+edariak+bueltarako autobusa).
Izen emateak asteazkenero, 19:30-20:30 Mendi Taldeko lokalean, Azaroak 22-rarte.
ZMT