Baqueira – Urtarrilak 9, 10 eta 11
Ikastaro hau pistan, pistaz kanpo eta mendiko eskian aritzen direnentzat zuzendua dago. Parte hartzeko oinarrizko eski maila izan beharko da (pista urdinetatik erraztasunez jaistea).
Ostatua
Hotel Hipic (Vielha) – 4 lagunentzako logelak
Prezioa (ZMT bazkideak bakarrik): 250€
2 gau Hotel Hipic-en
2 gosari
2 eguneko forfait-a
8 orduko ikastaroa
2 eguneko asegurua
Derrigorrezkoa da seguruarekin forfait-a hartzea edo eski alpinoan federatua egotea.
Bidaia kotxe partikularretan egingo da.
Mendiko eskia egiten dutenek alpinoko materiala eramatea gomendatzen da.
Gomendagarria: ARVA + PALA + SONDA.
Egitaraua
Urtarrilak 9, Ostirala
Baqueira-ra bidaia kotxe partikularretan.
Urtarrilak 10, Larunbata
8:45 — Pisten irekitzea / Beroketa jetsierak.
9:45 — Pistetan elkartzea / Topalekua: Telekabina helmuga 1800m.
9:45–13:45 — Ikastaroa (6 talde egingo dira eski mailaren arabera).
Bazkaldu ondoren: Norberaren kontura eskiatzeko aukera.
Urtarrilak 11, Igandea
8:45 — Pisten irekitzea / Beroketa jetsierak.
9:45 — Pistetan elkartzea / Topalekua: Telekabina helmuga 1800m
9:45–13:45 — Ikastaroa (Larunbateko taldeak mantenduz, eski ikastaroa).
17:00 — Zornotzara buelta
Izen ematea
Mendi Taldeko lokalean —Asteazkenero: 19:30–20:30
40 plaza —ZMT Bazkideak bakarrik
Ordainketa eskudirutan lokalean
Izen-emate orria beteta ekarri
Ikastaroa ZMT bazkideentzat soilik. Pertsona bakoitzak gehienez 4 pertsonen izen ematea egin ahal izango dau.
2025eko kuota ordainduta egon beharko da izena emateko.
Animatu eta etorri elurraz gozatzera!




