FEDERATU TXARTELA 2014 – BAZKIDE ORRIA

federatu txartela

Badaukagu ia 2014rako Federatu Txartela eskaera egiteko orria. Kontutan izan gaua batzuk:

BAZKIDE KUOTA ETA FEDERATU TXARTELA

Bazkide kuota eta Federatu Txartelaren ordainketa banandu egin ditugu. Alde batetik bazkide kuota ordaindu beharko da (domiziliatua) eta bestetik federatu txartela. BAZKIDE ORRIA behin bakarrik bete beharko da eta FEDERATU TXARTELAren eskaera urtero nahi duenak eta egindako aukeren arabera.

FEDERATU TXARTELA

ORRIAK ENTREGATU ETA ORDAINKETA EGIN

Federatu nahi dutenak, atxikitutako BAZKIDE ORRIA bete beharko dute FEDERATU ORRIArekin batera derrigorrez. Hemendik aurrera bazkide kuota bankutik ordaindu beharko bai da (domiziliatua) ete federatu txartela ordaintzeko aukera desberdinak egongo dira; gure lana errazteko eta zuori ardura hori kentzeko, urtero urtarrilan bazkide kuota (10 euro) bankutik pasatuko dogu.

Orri bi hauek (BAZKIDE ORRIA eta FEDERATU ORRIA) entregatzeko eta federatu txarlela ordaintzeko aukera desberdinak egongo dira:

a) Lokalean asteazkenetan 19etatik 21etara (Txiki Otaegi 4 BIS tarteko solairua)

b) Federatu Txartelaren ordainketa (bazkide kuota ez) mendi taldearen kontuan egin ( Laboral Kutxa 3035 0015 00 0151021358) eta orri biak (BAZKIDE ORRIA eta FEDERATU ORRIA) eta bankuko ordainagiria lokaleko posta kutxan utzi gutun baten barruan.

c) Federatu Txartelaren ordainketa (bazkide kuota ez) mendi taldearen kontuan egin ( Laboral Kutxa 3035 0015 00 0151021358) eta orri biak (BAZKIDE ORRIA eta FEDERATU ORRIA) eta bankuko ordainagiria posta elektronikoz bidali (zornotzamenditaldea@gmail.com).

d) Federatu nahi ez duenak, BAZKIDE ORRIA lokalean entregatu al du, lokaleko posta kutxan utzi edo posta elektronikoz bidali. Hurrengo urteetan bazkide kuota (10 eurto) bankutik pasatzeko.

HAURRAK

Haurrak aurten BAZKIDE ORRIA bete beharko dute nagusien bezala. Federatu txartelan izango dute deskontua.

Federatu txartela egiterakoan, prezioan, bazkide kuotaren beherapena izango dute. Hau da, bazkide kuotaren 10 euroak ordaindu beharko dute nagusien bezala, baina federatu txartela (aseguroa) 14,75 euro ordaindu beharrean 4,75 euro ordainduko dute.

Edozein zalantza izan eskero, lokalean izango gara asteazkenetan 19etatik 21etara.

ARGAZKI LEHIAKETA

Mezu hau aprobetzatuz, jakin ezazue argazki lehiaketarako argazkiak bidaltzeko epea abenduak 4ra luzatu dugula. Beraz, oraindik bidali ez dozuenak denbora duzue. Kontutan izan sariak egongo direla.

Argazkiak ikusgai izango duzue Urtza eta Far Far tabernetan abenduak 5etik 1ra.