
XIII. ZMT ARGAZKI LEHIAKETA
Martxan da XIII. Argazki Lehiaketa! 🎉
Aurten ere, ziur gaude mendian eta naturan une zoragarriak bizi izan dituzuela. Horregatik, animatu eta parte hartu! Bidali 2026ean ateratako zuen argazkirik onenak, eta izan zaitezte 2027ko ZMT egutegiko protagonistak! 🏔️📷
📝 LEHIAKETAREN OINARRIAK
Lehiaketan parte hartzeko, Mendi Taldeko bazkidea izan behar da.
Argazkiek 16:9 formatukoak eta horizontalak izan behar dute.
Argazkiak kalitate gorenean bidali behar dira.
Bazkide bakoitzak gehienez bi argazki aurkeztu ahal izango ditu.
Argazkiak JPG formatuan bidali behar dira, helbide honetara: **argazkizmt@gmail.com**
Bidaltzeko azken eguna: Azaroak 17.
Argazki bakoitzarekin batera, honako datu hauek adierazi behar dira:
Egilearen izena.
Argazkiaren izenburua.
Argazkia non aterata dagoen.
📌 NOLA AUKERATUKO DIRA IRABAZLEAK?
Epaimahaia Mendi Taldeko zuzendaritzako kideek osatuko dute.
Aurkeztutako argazkiak Mendi Taldearen webgunean eta sare sozialetan argitaratuko dira, eta 12 argazki onenek 2027ko ZMT egutegia osatuko dute.
🏆 SARIAK
🥇 1. saria: Bi pertsonentzako afaria Jauregibarria jatetxean.
🥈 2. saria: Bi pertsonentzako bazkaria Uxarte Sagardotegian.
🥉 3. saria: Bertako produktuen otzara bat.
💚 Animatu parte hartzera! Partekatu zuen argazkirik ederrenak, erakutsi mendian bizitako une berezi horiek eta lagundu 2027ko ZMT egutegia osatzen.
Zuen argazkien zain gaude! 📸⛰️




