ARAMOTZETIK IBILALDIA eta BABAJANA ARTAUNEN 2024

Urtero ohitura dan moduan,  Aramotzetik ibilalditxoa egin ostean Artaunen babajanera gonbidatzen zaituztegu. Beti bezala, Zornotzatik oinez abiatuko gara Aramotzetik zehar, bi ibilbide proposatuz (bat laburra eta beste bat luzeagoa), gero Artaunen babajana egiteko. Buelta betiko moduan autobusez. Bazkalaurretik arropaz aldatzeko, boltsa bat eramateko aukera ere egongo da.

descarga.jpeg

Eguna: Azaroak 23an (Larunbata).

Aurten 2 ibilbide izango dituzue aukeratzeko:

  • Ibilbide luzea : Zornotza-Belatxikieta-Mugarrekolanda-Leungane-Artaun. 17km 1250m+.

      Irteera: 9:00etan Zelaieta parkeko iturrian.

  • Ibilbide laburra: Zornotza-Belatxikieta-Artaun. 10km 650m+.

     Irteera: 10:30etan Zelaieta parkeko iturrian. 

images.jpeg

-Eguraldi oso txarra iragarrita egon ezkero, ibilbide laburra bakarrik egingo da.

-Bazkarian parte hartzeko derrigorrezkoa izango da Artaunera oinez joatea (Salbuespenak aztertuko dira…).

-Arropaz aldatzeko poltsak kotxez eramateko aukera egongo da. Poltsak, ibilbidea hasi aurretik jasoko doguz eta Artaunen izango dozuez heltzen zarienean.

Plaza mugatuak: 30 pertsona.

Babajana: Artauneko txokoan (14:30-15:00).

Buelta: Autobusez 19:30 inguruan.

Prezioa: 22 euro bazkideak eta 27 euro ez bazkideak (Bazkaria+edariak+bueltarako autobusa).

Izen emateak asteazkenero, 19:30-20:30 Mendi Taldeko lokalean, Azaroak 20-arte.

       Zornotza Mendi Taldea