ARAMOTZETIK IBILALDIA ETA BABAJANA ARTAUNEN 2025
Urtero ohitura den moduan, Aramotzetik ibilalditxoa egin ostean Artaungo babajanera gonbidatzen zaituztegu!
Beti bezala, Zornotzatik oinez abiatuko gara Aramotzetik zehar, bi ibilbide aukeran izango dituzue (bat laburra eta bestea luzeagoa).
Bukatzeko, babajana Artaunen, eta buelta autobusez.
Bazkalaurretik arropaz aldatzeko poltsa eramateko aukera ere egongo da — poltsak ibilbidea hasi aurretik jasoko dira eta Artaunen jasoko dituzue.
Eguna:
2025eko Azaroak 22 (Larunbata)
IBILBIDEAK
Ibilbide luzea
- Zornotza – Belatxikieta – Mugarrekolanda – Leungane – Artaun
- 17 km | +1250 m
- Irteera: 9:00etan, Zelaieta parkeko iturrian
Ibilbide laburra
- Zornotza – Belatxikieta – Artaun
- 10 km | +650 m
- Irteera: 10:30etan, Zelaieta parkeko iturrian
Eguraldi txarra iragarriz gero, ibilbide laburra bakarrik egingo da.
BABAJANA
- Lekua: Artauneko Txokoa
- Ordua: 14:30 – 15:00
- Buelta: Autobusez 19:30 inguruan
- Prezioa:
- 22 € bazkideak
- 27 € ez-bazkideak
(Bazkaria + edariak + bueltarako autobusa)
Babajanean parte hartzeko derrigorrezkoa da Artaunera oinez joatea (salbuespenak aztertuko dira). Bazkideek lehentasuna izango dabe izena emoteko momentuan.
Plazak: 30 pertsona (mugatua)
Izen-emateak:
- Asteazkenero, 19:30–20:30
- Mendi Taldeko lokalean
- Azaroak 19ra arte
Zornotza Mendi Taldea
Zornotzatik Artaunera, lagunartean eta mendian!



