BAQUEIRA-RA IRTEERA:
Irekita dago Baqueira-ra joateko izen ematea:
- Noiz: 2024 ko Martxoak 8-9-10.
- Nora: Baqueira (Val d´Arán).
- Autobusaren irteera: Ostirala, Martxoak 8, 17:30 Nafarroa parking-ean. Zornotza (15 minutu lehenago egon beharko da eski materiala autobusean sartzeko).
- Buelta: Igandea, Martxoak 10, 21:30tan.
- Hotela: https://www.peretarres.org/es/casas-colonias-albergues/casas-colonias-albergues-cataluna-baleares/busca-tu-casa-colonias-albergue/albergue-era-garona-salardu-lleida (SALARDU).
- 4 pertsonentzako logelak dira.
Izena emateak:
Otsailak 14 eta Otsailak 21: Bazkideek bakarrik (Bazkideek lehentasuna izango dabe).
Irteerara bazkide moduan izena emateko, 2023-ko bazkide kuota ordainduta euki beharko da.
Otsailak 28: Bazkide eta ez-bazkideek.
Izena emateko:
-Mezu honekin batera jasoko dozuen excel horria imprimatu eta bete zuen datuekin.
-Aukeratu zuen adin taldea eta forfaita seguroarekin edo ez.
-Mendi taldeko egoitzatik pasa izen ematea eta ordainketa egiteko (Asteazkenero Otsailak 28-rarte, 19:30-20:30).
-2024 Izen emate orria.
(Ekarri Excel orria zure datuekin+ordaintzeko dirua ).
- Ordaintzea derrigorrezkoa da izen emateko momentuan.
- Albergean ez dago eskuohialik ezta izararik.
- Adintxikikoak nagusi bat izan beharko dabe arduradun moduan, izena eman ahal izateko.
- Gomendagarria 4 pertsonako taldeetan izen ematea, logelak betezen joateko.
- Derrigorrezkoa izango da 2 eguneko forfaita hartzea. Forfaita aseguruarekin edo aseguru barik aukeratu beharko dozue.
Prezioan sartzen dira:
- Autobusa, gau bi hotelean, gosari bi, afari bat eta bi egunetarako forfaita Baqueira-n.
- Ostiraleko afaria eta zapatu-domekako bazkaria norbere kontura izango dira.