DERANDEIN FUNDAZIOAREN IBILALDIA
Ekainak 11 Jauregibarria (Zornotza)
Zer da Derandein Fundazioa?
Derandein Fundazioa, Zornotzako auzo baten izena daraman eta zornotzarrek sortutako fundazio bat da; non bere helburu nagusia Sahara azpi ekialdeko herraldeetan (Etiopia eta Kenia nagusiki) umeen hezkuntzarekin zer ikusia duenarekin laguntza zuzena eskeintzea da besteak beste. (Informazioa gehiago: http://www.derandein.org/)
Derandein Fundazioaren Astea
Aurten, ekainak 5etik 11ra ekintza desberdinak antolatuko dira Zornotzan, fundazioaren lana ezagutzera emateko eta herritarrek gertutik ikus dezaten egindako lana eta herrialde hauetako egoera zuzenako informazioarekin.
Programa:
Ekainak 5etik 10era: Erakusketa “ Afrika emakumearen izenarekin”. Zelaieta Zentroko Erakusketa gelan.
Ekainak 9an 19,00etan: Hitzaldia “ Derandein Fundazioko erakusketa” Zelaieta Zentroko auditorioan.
Ekainak 10ean 17,00 etatik 20,00etara: Erdu Olgetan: Udako jaia, puzgarriak, eta afrikako jokoak 3-10 urteko umeeentzat Zelaieta parkean.
Ekainak 11an 10,00etan: Ibilaldi herrikoia (11 km nagusia eta 6 km familian umeekin) Jauregibarriako parkinean.
DERANDEIN FUNDAZIOAREN IBILALDIA
IBILBIDEA
Ibilaldi herrikoi bat izango da eta hauera bi egongo dira:
Luzea (11 km): Edonok egin al izango duen ibilaldi erraza Jauregibarreiako parkinetik hasita, fundazioaren izena daraman Derandein auzotik pasatu, San Martin baselizara igo, handik Etxanoko elizara eta buelta Jauregibarriako parkinera. Irteera ordua: 10,00etan
Laburra (6 km): Gurasoak umeekin egiteko ibilbidea. Jauregibarriako parkinetik fundazioaren izena daraman Derandein auzotik pasatu eta buelta Jauregibarriako parkinera Etxanoko bide-gorritik. Irteera ordua: 11,00etan
IZEN EMATEAK
Ibilaldi hauetan parte hartzeko izena eman behar da aurretik. Hau Zelaieta Zentroko atarian egin ahal izango da ekainak 6 arte (barne), eta izen ematearen prezioa 3,50 euroko izango da nagusientzat eta 1,50 eurokoa 14 urtetik azpikoentzat.
IZEN EMATEETATIK BATZEN DAN DIRU GUZTIA ETIOPIAKO ESKOLA BATERA MATERIALA ERAMATEKO IZANGO DA. Eta honen berri izango duzue proiektu hau gauzatu ostean.
OPARIA-ANOA
Ibilbideak egiteko izen emandako guztiak, ibilaldi egunean fundazioaren logoa daraman motxila bat jasoko duzue ibilaldian edan eta jateko zerbaitekin. Ibilbidean zehar iturriak badaude baina ez dira anoa puntuak egongo. Emango zaizuen motxilan izango duzue ibilbidea egiteko jan-edanak.
Izena emandakoak motxila batu ahal izango dute ibilaldi egunean, ekainak 11, goizeko 9,00etatik aurrera Jauregibarria baserria (1. Solairuan ENEEK-eko erakusketa aretoan)
ANTOLATZAILEA
LAGUNTZAILEAK
BABESLEAK