Printzipioz mendiko eskian hastapenak landuko dira, baia taldearen mailaren arabera aukeratuko dira landu beharrekoak. Taldearen maila homogeneoa izatea da helburu, danon formakuntza beharrizanak betetzeko. Izen emateak 6 pertsonatik gora izan ezkero, baliteke bigarren talde bat sortzea.
NOIZ: Martxoak 16-17
LEKUA: Aragoiko Pirinioak
HELBURU OROKORRAK:
• Hastapena. Eski igoaldiak. Mendiko eskiaren oinarrizko teknikak menderatzea.
• Trebakuntza. Eski zeharkaldiak. Mendiko eskian mota eta zailtasun guztietako ibilbideak egiteko teknikak menperatzea.
IKASLEAREN BETEKIZUNAK:
• Arintasunez pista gorritik jaisteko ahalmena. (Alpinoko eskian maila tekniko altua euki behar da).
• Egoera fisiko ona izatea. Ikastaro honetan egunean 1000m-tik gorako igoerak egitera heldu gaitezke.
IKASTAROAREN EDUKIAK:
Maila guztietako edukiak zehazten dira. Ikasle bakoitzak bere mailari dagozkionak landuko ditu.
• Jaisteko teknikak elur ez tratatuan.
• Irristaketa teknika larruekin eta larrurik gabe, lautadan.
• Foka larruekin ibiltzeko eta igoeran norabide aldaketak egiteko teknikak.
• Transizioak egiteko teknika. Igotzen egotetik, jeitsierara pasatzea eta alderantziz.• Ibilbidearen aukeraketa.
• Bilatzeko eta erreskatatzeko teknikak (ARVA).
IKASLEEN KOPURUA:• 6 ikasle.
RATIOAK:• Irakasle bat / 6 ikasle.
PREZIOA:• Asteburuko ikastaroa 130 euro pertsonako (2 egun). (Garraioa, lo egitea eta janariak norbere kontura).
Oharra: Ikastaroak bere seguroa propioa izango dau. Parte hartzeko ez da beharrezkoa mendiko seguroa izatea.