Hurrengo Otsailak 1 eta 2, frantziako pirineotara irteera bat egitekoa asmoa daukagu. Asteburu osoko irteera izango da. Larunbatean La Mongie-Pic de Midi eski estazioan pistaz kanpoko eskia egiteko asmoa daukagu. Aukera izango dogu 2877m-ko Pic du Midi-tik hainbat jaitsiera egiteko. Pistaz kanpoko ibilbideak dira, luzeenak 10 km-ko jeitsiera suposatzen dauelarik.
http://www.picdumidi.com/ski-haute-montagne/
Irteera honetan parte hartzeko baldintzak:
-Eski maila altua izan beharko da pistaz kanpo ibiltzeko. Egunean +1400m desnibel igotzeko forma fisiko egokia.
-Mendiko eskiko materiala derrigorrezkoa.
-Federatuta egon beharko da Frantziar pirineoak barne.
-Segurtasun materiala derrigorrezkoa: Pala, Arva eta sonda. Kaskoa oso gomendagarria.
Asteburuko programa:
Urtarrilak 31: 18.30tan irteera Nafarroa parkingetik. (Garraioa kotxe partikularretan izango da).
Otsailak 1: Pistaz kanpoko eskia Pic de Midi-Gran Tourmalet-en.
Otsailak 2: Mendiko eskia Tourmalet inguruko mendiren batera. ( +/-1400m desnibela ). Etxera buelta.
Lo egiteko tokia apartamenduetan edo Luz St.Sauveur-eko albergean izango da. Partaide kopuruaren arabera moldatuko gara.
Izen ematea Mendi Taldeko lokalean Urtarrilak 22 eta 29. Izen ematean 30 euroko fidantza bat jarriko da.