Nibologia ikastaroa 2024 // STA1.

Aupa bazkide!!

Negua aurrera doa eta lurralde elurtuetan segurtasunez ibiltzeko nibologia ikastaro bat antolatu dogu. Ikastaroak alde teoriko eta praktikoak izango ditu. ACNA-ren partaide den Edu Gonzalezekin egingo ditugu bai atal praktikoa bai atal teorikoa.

https://mtnlines.com/ski/cursos-freeride-avalanchas/curso-aludes-sta-1/

Ikastaro honen bi atalak (teoriko eta praktikoa) bukatzen dituenak, ACNA-ren formazioko STA-1 Maila lortuko, aurrerago STA-2 Mailara sarbidea ematen duena.

Atal teorikoa:

– 2024 Urtarrilak 25 (3/4 orduko klase teorikoa online).

Atal praktikoa:

– 2024 Urtarrilak 27-28, Val d´Aran-en. 

Urtarrilak 27 arratsaldean saio teoriko bat egingo da Val d´Aran-en bertan.

Egitarau osoa aurrerago argituko da.

Prezioa:

Bazkideak 170 euro/ Ez bazkideak 200 euro.

Ikastaroa 7 pertsonentzat mugatua dago. Elkarbanatu zuen ingurukuen artean, ikastaro oso interesgarria da eta!!!

Izen emateak Zornotza Mendi Taldeko lokalean, Urtarrilak 17-rarte, 19:30-20:30tara.